2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, 2024-2025 ikasturtean Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko (jantokiko bekak). Laburpena
DDBN (identifikazioa): 760652.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/760652).
Deialdi honen helburua da Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2024-2025 ikasturterako, "jantokiko bekak" izendapenarekin.
Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat aurkeztu ere.
Eskariak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 5etik hasita ekainaren 18ra bitartekoa izango da, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.
Berriozarren, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2407687