2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Akats zuzenketa, honako honetan: aldaketa, Artikako Etxebakar sektoreko hirigintza-araudiaren zenbait artikulutan. Behin betiko onespena
Akatsa atzeman da Artikako Etxebakar sektoreko hirigintza-araudiaren zenbait artikulu aldatzeko behin betiko onespenean. Iragarkia argitaratu zen 2024ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, eta akatsa badela oharturik, jarraian zuzentzen da:
Honela dioen tokian: "Berriobeitiko Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Artikako Etxebakar sektoreko Plan Orokorrean, zehazki, hirigintza-araudiaren zenbait artikuluren determinazio xehatuetan. Sustatzailea Berriobeitiko Udala da".
Honela behar du: "Berriobeitiko Udalak, 2024ko apirilaren 9an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Artikako Etxebakar sektoreko Plan Partzialean, zehazki, hirigintza-araudiaren zenbait artikuluren determinazio xehatuetan. Sustatzailea Berriobeitiko Udala da".
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2407697