106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024" deialdiaren kreditua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 747667.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 6ko 15E/2024 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: "Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2024".

Deialdi hori arautzen duten oinarrietan, 3. oinarrian zehazki, honako hau ezartzen da:

"Baimendutako kredituari 35.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin."

2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi ondoren, unitate kudeatzaileak proposatzen du deialdiaren kredituari 35.000 euro gehitzea, 2024ko gastu-aurrekontuko "ARTEM EXPORTA: Arte eszenikoen ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4709-334103 partidaren kargura.

Kasu honetan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta, horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimena ematea deialdiaren aurrekontu kredituari 35.000 euro gehitzeko, 2024ko gastu-aurrekontuko "ARTEM EXPORTA: Arte eszenikoen ekitaldi, jaialdi eta lehiaketetarako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4709-334103 partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez dakar eskaerak aurkezteko beste eperik.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 12an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2406132