106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023-2024 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako bizilagunei. Oinarrien laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 759648.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/759648).

Antsoaingo Udalak dirulaguntzak emanen ditu, erraztasunak emate aldera Antsoainen erroldaturik daudenei euskara ikastaroak egiteko, jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntzak emanen dira 2023ko ekainaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra bitartean egindako ikastaro estentsibo, trinko eta barnetegientatik, betiere ez badira autoikaskuntzakoak edo online bidezkoak.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epe bakarra dago, hona hemen: 2024ko ekainaren 1etik uztailaren 21era arte. Epe hori ezin izanen da luzatu eta ez da eskabiderik onartuko epez kanpo.

Diru-laguntzen eskabideak honako bide hauetako edozein erabiliz aurkeztuko dira:

–Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es.

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2407529