106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ofiziozko aldaketa, ibilgailuak konpontzeko lantegiaren jarduera-lizentziarena

Andosillako Udaleko alkate-udalburuaren ebazpen baten bidez, hasiera eman zaio ondorengo jarduera sailkaturako lizentziaren ofiziozko aldaketaren espedienteari: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Andosillako Raimundo Lanas kaleko 32an dago, 1. poligonoko 152. partzelan.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Eskaera hau abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Andosillan, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2407527