106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Arbeitzako US-3ko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, birpartzelazio proiektua eta urbanizazio-proiektua . Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Arbeitzako US3an, zeinaren bidez nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua ordeztu nahi baita eskudirutan duen balioarekin, (Arbeitzako US-3ko birpartzelazio-proiektuan eta urbanizazio-proiektuan). Proiektu hori Mikel Oroquieta Landak sustatu du eta Alen Andueza teknikariak idatzi.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, egintza eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2407277