106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

28E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Ekoizpena" izeneko dirulaguntzaren deialdia. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 753532.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela "Generazinema Ekoizpena 2024-2026" laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 735.000 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea "Generazinema Ekoizpena 2024-2026" izeneko dirulaguntzaren deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2024

220.500,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2025

220.500,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2026

294.000,00

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA.–"GENERAZINEMA EKOIZPENA 2024-2026" LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak, laburrak eta telesailak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuaren 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizun guztiak betetzen baititu.

Deialdia honela egituratu da:

I. kapitulua.–Xedapen orokorrak.

II. kapitulua.–Film luzeak (A modalitatea) eta telesailetako kapitulu pilotuak (C modalitatea) ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak.

III. kapitulua.–Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internetekoak) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.

Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:

a) Zinema-filmak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, komertzialki ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

c) Telesaila: kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, telebistako operadoreek ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko edo hedatzeko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.

d) Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituen animaziozko ikus-entzunezko lana, ekoizleari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko.

Ekoizpen bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

1.2. Deialdi honek hiru laguntza modalitate ditu: A, B eta C. Gainera, A eta B modalitateek bina azpimodalitate dituzte. Hona hemen laguntzen banaketa, modalitateen eta azpimodalitateen arabera:

A) modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film luzea" izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.

A.1.–Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2.–Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

B) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, "film laburra" izanen da 60 minututik beherako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.

B.1.–Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2.–Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak.

C) modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak.

Modalitate honetan, telesail kapitulu bat egitea bultzatuko da, telesail baten proiekturako pilotu gisa balio dezan.

Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

–Animazio-telesaileko kapitulu pilotua: animaziozko ikus-entzunezko lana, telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituena eta, horrela, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez minutu 1 iraunen du.

–Telesaileko kapitulu pilotua: telebistako ikus-entzunezko lana, telesail baten ezaugarriak eta estiloa markatzen dituena eta, horrela, ekoiztetxeari bide ematen diona hura finantzatzeko eta sustatzeko. Gutxienez 20 minutu iraunen du.

1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.

1.4. Laguntzen diren proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan ezarritako laguntzak lortzen ahalko dituzte Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren ekoizpen jarduerak egiten badituzte, betiere.

2.2. Ekoiztetxe eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua eskaera egiteko unean, eta ekoizle gisa inskribatuta egon beharko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Bi ekoiztetxek edo gehiagok koprodukzio bat egitean, onuradun izaera lortzeko baldintzak beteta, laguntza eskatu nahi badute, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresa elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura egonen dena. Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hein berean hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin. Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan portzentajea zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak ekoitzitako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titular izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela lanaren gaineko eskubideen titulartasuna koproduktore guztien artean banatuta baldin badago. Titulartasun hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.

2.6. Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren enpresa eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan aipatutako legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez badituzte.

Hori betetzen dela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, baldin eta, kontabilitate araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen sozietateak badira.

Kontabilitate araudiari jarraikiz, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez frogatzeko beharra ezarri da. Ziurtagiri hori Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere.

2.7. Eskatzaileek ezin izanen dute laguntzen deialdian parte hartu zehatu edo kondenatu badituzte, administrazio ebazpen irmo baten edo epai judizial irmo baten bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.8. Ezin izanen dira onuradun izan Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren artikuluan ezarritako sektoreetan eta baldintzetan jarduten duten entitateak. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Orobat, ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan krisian dauden enpresak, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.18 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.9. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki erakundeak, haien erakunde autonomoak eta partaidetzaren gehiengoa Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeena duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2024ko aurrekontuetan xede bererako partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta lanbide elkarteak.

3. Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 735.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 220.500,00 euro, 2024rako onetsitako aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, "GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak".

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 220.500,00 euro, 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2025eko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.

–2026ko ekitaldi ekonomikoa: 294.000.00 euro, 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20002 A2500 4709 334102 partidaren kargura ("GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak" izenekoa), edo 2026ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, baldin eta kreditu egokirik eta nahikorik bada.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

A) modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntzak: 560.000 euro.

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 168.000 euro.

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 168.000 euro.

–2026ko ekitaldi ekonomikoa: 224.000 euro.

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 350.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 210.000 euro.

B) modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak: 100.000 euro.

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.

–2026ko ekitaldi ekonomikoa: 40.000 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 38.000 euro.

B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 62.000 euro.

C) modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 75.000 euro.

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 22.500 euro.

–2025eko ekitaldi ekonomikoa: 22.500 euro.

–2026ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onetsitako aurrekontuaren %50. Laguntzaren intentsitate-ehunekoa bat dator Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorraren 54.6 artikuluan xedatutakoarekin.

Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 100.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 60.000 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.

B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro.

C modalitatea. Telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak: 75.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen kopuruak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:

–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1, B.2 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2, A.1 eta C modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–C modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.1, B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaera-orrian azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jaso ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikulua aplikatuz, zenbateko gehigarri bat finkatzen ahalko da kreditu bat gehitzearen ondorioz aurrekontu-kreditu erabilgarriaren zenbatekoa handitzen bada. Zenbateko hori 100.000 eurokoa izanen da gehienez.

Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea. Kreditu gehigarria baimentzen bada, modalitate bakoitzari esleitutako zenbatekoa zehaztuko da.

Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak tramitatzeko eta ebaluatzeko ardura duen organoa Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu (horietatik bat Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari atxikitako pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako bat.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, 1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekoiztetxeen kargura onartutako aurrekontuaren %40 gutxienez bat etortzea Nafarroako lurraldean egin beharreko gastuekin, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduarekin bat etorriz. Foru agindu horren bidez, ekoizpen zinematografikoetako eta ikus-entzunezko telesailetarako inbertsioengatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak eta betekizunak garatzen dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan araututakoaren arabera.

b) Ekoiztetxeak zerga egoitza Nafarroan izatea, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta proiektuaren ekoizpen prozesu osoan zehar, harik eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) edo une horretan dagokion administrazio erakundeak proiektua kalifikatu arte.

5.3. Organo kudeatzaileak aurreko baldintzetako bat gutxienez betetzen duten eskaerak ere onartzen ahalko ditu, betiere, balorazio batzordearen iritziz, arte-, kultura- edo ekonomia-egoeran eragina duten proiektuenak badira edo, Nafarroako kultura-, arte- eta gizarte-errealitatearekin duten loturagatik, interes berezikoak badira.

Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak Espainiako ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.

6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). Eskaeretan, gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat adierazi beharko da, bide hori erabiliko baita zerbitzu arduradunaren eta entitate eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpenetarako. Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskaeraren eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honetara erantsitako ereduetara egokituko dira, zeinak eskuragarri egonen baitira tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-ekoizpena-2024).

6.3. Eskaerarekin batera (I.A eranskinean jasotako ereduaren araberakoa izanen da), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia-intereseko taldea izanez gero, ekonomia-intereseko taldearen eraketaren eskritura, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako edozeinetan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoizle gisa inskribatuta dagoela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

e) Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala, hala badagokio.

Egoitza fiskala egiaztatzeko, Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Hura online eskuratzen ahalko da ziurtagiri telematikoen esteka honen bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Nafarroako-Zerga-Ogasunak-emandako-ziurtagiri-telematikoak).

f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da –Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) Zuzendaritza Nagusian egindako eskaera–, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

Kasu horretan, eskatzailea laguntzaren onuraduna bada, laguntza onartzen den unean, koproduktore guztiek fede-emaile publikoaren aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua eskatuko da, non berariaz jasoko baitira ekoizle bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak eta obraren titulartasuna.

g) 2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den III. eranskinean (Enpresa elkartearen inprimakia). Akordio horrek proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

h) 2.6 oinarrian jasotakoari jarraikiz, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako erantzukizunpeko adierazpena edo ziurtagiria, kasuaren arabera, ordainketa epeak betetzen direla egiaztatzeko, aurreikusita daudenak Merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean.

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua bat dator V. eranskinarekin (ordainketa epeak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean deskarga baitaiteke.

6.3.2. Dokumentazio berariazkoa:

a) I. eranskina (fikziozko ikus-entzunezko lana edo dokumentala, edo animaziozko ikus-entzunezko lana), kasuaren arabera, laguntzaren xede den proiektuaren informazio ekonomikoa, Excel formatuan; eta I.A eta I.B eranskinak.

Enpresa elkarteen koprodukzioaren kasuan, izendatutako produktore kudeatzaileak bete beharko du eranskin hori.

Elkarteko gainerako koproduktoreek I.C eranskina soilik bete beharko dute (enpresa elkarteko kide den koproduktorearen informazio ekonomikoa). Formatu berean aurkeztu beharko da.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

Aurrekontu osoa: proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du.

"Ekoiztetxe eskatzailearen gastua" izeneko zutabean, ekoiztetxeari dagozkionak sartuko dira, eta "Ekoiztetxe eskatzailearen gastua Nafarroan" izeneko zutabean, berriz, Nafarroan egindakoen zatia, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren arabera.

Koprodukzioen kasuan, "Ikus-entzunezko lanaren aurrekontua, guztira" izeneko zutabean, ikus-entzunezko lanaren guztizko gastuak, parte hartzen duten koproduktore guztien gastuak batzearen ondoriozkoak.

01etik 12rako kapituluak: fitxa horiek betetzeko, sartu beharko dira, bakarrik, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontu-gastuak, 2023ko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartekoak, eta 7. oinarrian gastu diruz lagungarri gisa aipatzen diren kontzeptuetakoak, kontuan hartu gabe 7.1. a), i), j) eta n) oinarrietan adierazitako portzentaje-mugak.

Finantzaketa plana: proiektu osoaren finantzaketa plana osatzen duten finantza-baliabideak jasoko ditu.

Onartutako aurrekontua: gastu diruz lagungarrien zenbatekoak jasotzen ditu, baldin eta ez badituzte gainditzen 7.1 oinarriko a), i), j) eta n) letretan ezarritako portzentaje-mugak. Excel dokumentuaren fitxa horrek automatikoki eskaintzen ditu aipatutako zenbatekoak, onartutako aurrekontutzat har daitekeenaren guztizko zenbatekoa eta Nafarroako gastua, eskatzaileak beste fitxa batzuetan emandako informaziotik abiatuta. Kontzeptu horien zenbatekoak berretsiko dira organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren.

I.A eranskina.–(Eskabidea): eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

I.B eranskina.–(Nafarroan egindako gastuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena): eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

b) II. eranskina (Informazio teknikoa), Excel formatuan. Bertan, proiektuaren informazio teknikoaz gain, II.A., II.B. eta II.C. eranskinak jasotzen dira.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

II.A eranskina.–(Proiektua azaltzeko memoria), jasoko duena proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta amaituko den adierazten duen egutegi bat; lanerako plan bat, filmazio-denbora eta lokalizazioak adierazita, eta, azkenik, deialdi honetako 17.3, 17.4 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.

Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.B eranskina.–(Fitxa tekniko-artistikoa). Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.C eranskina.–(Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeinaren bidez adierazten baita ez dela eskatu nahitaezko kalifikazioa proiekturako. Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

c) Produkzioaren eta zuzendaritzaren memoria. Formatu librean aurkezten ahalko dira, garrantzitsutzat jotzen diren edukiekin.

d) Gidoi osoa (fikziozko eta animaziozko lanen kasuan); tratamendu zabala (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.

e) Kontratu bat, zalantzarik gabe egiaztatzen duena gidoiaren gaineko eskubideak ekoiztetxeari laga zaizkiola, bai eta, hala badagokio, ideia originalaren kontzeptuari dagokion kontraprestazioa edo aurrez zegoen obraren gaineko aukera-eskubideen lagapena ere.

f) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako enpresen zerrenda, kontuan hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura irizpidea, V. eranskinean (Lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean.

g) 5.3 oinarrian ezarritakoa betez gero, eskabidea eta zioen azalpena.

h) Eskaera telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) ataletako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7. Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarritzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak, 2023ko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean benetan egin eta ordaindu direnak, eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak. Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Ekoiztetxeak egindako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Ekoizpen exekutiboko gastuak: kostutzat hartuko da pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek egindakoa, baldin eta azken horiek ekoizpen exekutiboa badute sozietatearen berariazko helburutzat, beste batzuk alde batera utzi gabe.

Baldin ekoiztetxearen eta produktore eragilearen artean merkataritza harremana badago, kontratuarekin batera dagokion faktura aurkeztu beharko da; eta, harremana lanekoa bada, kontratuarekin batera dagokion nomina aurkeztu beharko da, non berariaz adieraziko baita Gizarte Segurantzaren araubide orokorra.

Ekoizpen exekutiboaren kontratuaren xedea generikoa denean ekoiztetxeak egiten dituen ikus-entzunezko hainbat obratarako, haren kostua hainbanatuko da obra bakoitzean duen benetako partaidetzaren arabera.

Nolanahi ere, ekoizpen exekutiboaren ordainsariak ezin izanen du muga hauetatik handiena gainditu:

–Ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %10.

–100.000 euro.

b) Langileria gastuak: langileen kostutzat hartuko da ekoiztetxearen plantillako langileen kostua, baldin eta kontratu espezifikoa badute ikus-entzunezko obra ekoizteko, eta langile teknikoen gastutzat hartuko da.

Berariazko lan-kontratua ekoiztetxearen ikus-entzunezko hainbat obratan parte hartzeko sinatu bada, lan horietako bakoitzean benetan duen partaidetzaren arabera hainbanatuko da haren kostua.

Ekoiztetxearen plantillako langileek berariazko kontraturik gabe egiten badituzte ekoizpen exekutiboaren eginkizunak, gastu orokorrei egotziko zaie haien ordainsaria, hainbanatzeko adierazi diren baldintza berberekin.

Gastu orokorrei egotziko zaie plantillako langileei dagokien gastua, baldin eta, beren lanbide-kategoriagatik, ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotu ezin badira edo, lotu ahal izanda, berariazko lan-kontraturik ez badute laguntzaren xede den ikus-entzunezko lanerako.

c) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa.

Atal honetan sartzen dira kontziliazioari eta jasangarritasunari lotutako gastuak, hirugarrenei kontratatutakoak. Zehazki:

–Hirugarrenekin kontratatutako kontziliazio eta jasangarritasun planei lotutako gastuak.

–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza jarduerak.

–Aitortutako erakundeen jasangarritasun-ziurtagiriak lortzea.

–Ziurtagiri ekologikoa duten mezularitza zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea.

–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklatzea eta berrerabilera errazteko.

–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.

d) Filmaketa epearen barruan filmaketarekin lotura zuzena duten lokaletan edo instalazioetan egindako hornidura gastuak, hala nola urari, gasari edo elektrizitateari dagozkionak, baldin eta dagozkion kontratuak aurkezten badira lotura hori justifikatzeko.

Gastu horiek ekoiztetxearen egoitza sozialean egiten direnean, eta egoitza hori ez denean filmaketarekin zuzenean lotutako lokala, gastu orokorrei egotziko zaizkie.

e) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, ikus-entzunezko lana egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipamenduak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.

f) Ikus-entzunezko lana filmatzean sortutako ostatu zerbitzuei eta joan-etorriei dagozkien gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

Nolanahi ere, muga hauek aplikatuko dira:

–Ostatua: gehienez 100 euro gau bakoitzeko. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.

–Joan-etorriak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometroko 0,35 euro ordainduko dira, edo, bestela, erregaiaren gastua gehi aparkalekuaren eta bidesariaren gastuak. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada, gastu diruz lagungarritzat hartuko dira alokairuaren kostua eta erregaia. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Gainera, diruz lagungarritzat hartuko dira herri barruko taxi edo AIG gastuak.

g) Filmaketaren hasieratik eta amaiera arte bakarrik egindako otordu-gastuak, eta aldi horretan proiektuari atxikitako langileentzat soilik.

h) Ikus-entzunezko lana filmatu bitartean sortutako telefono eta Internet gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

i) Gastu orokorren zenbatekoa; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %15 gehienez ere. Ehuneko hori %25era arte igo daiteke animazio-obren kasuan.

j) Ikus-entzunezko lanaren publizitate eta sustapen gastuak; ikus-entzunezko lana egiteko kostuaren %40, gehienez ere. Atal honetan sartzen dira merkatuetara eta banaketa foroetara joatearekin lotutako gastuak: akreditazioak eta ostatuko eta joan-etorrietako gastuak, f) ataleko mugekin.

k) Ikus-entzunezko lana bukatu ondotik, hura zinema-aretoetan emateko edo haren ustiapen zinematografikorako beharrezkoak diren sistemetara edo euskarrietara egokitzeko gastuak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez ematen dituzten plataformetan ematekoak.

l) Ikus-entzunezko lana zainduko dela bermatzeko behar diren euskarri materialak egiteko gastua. Era berean, kopiak edo beste euskarri batzuk lortzeko gastuak, baldin eta zinema-aretoetan ematekoak badira edo zinematografikoki ustiatzekoak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez eskaintzen dituzten plataformetan ematekoak.

m) Ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko auditoretza txosten bereziaren gastuak.

n) Ikus-entzunezko lanaren produkzioa finantzatzeko maileguek sortzen dituzten interesak eta negoziazio gastuak, gehienez ere proiektua egiteko kostuaren %20.

Proiektua egiteko kostutzat hartuko da 7.1. oinarriaren atal guztien batura, 7.1. oinarriaren a), i), j), k) eta n) letrena izan ezik.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Proiektua gauzatzeko zentzuz jokatuta beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez dutenak, bai eta luxuzko gastuak eta haborokinak ere.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

d) Artistak ez diren entitateko langileen ordainsarien gehiegizko kopurua, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3tik gora dagoena.

e) Elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.

f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak eta beste edozein kontzepturenak.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.

i) 40.000 eurotik gorako gastuak, film luzeen kasuan, eta 2.000 eurotik gorakoak, film laburren kasuan, ekoiztetxeari lotutako enpresa bakoitzak fakturatuta.

Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko xedeekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta atal honetan ezarritakoa betetzea saihesteko helburuarekin.

Lotura dagoela ulertuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako kasuetan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren entitate onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

7.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzu-emateetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Laguntza justifikatzeko unean justifikatuko dira alderdi horiek eta, horretarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza gutxienez aurkeztu beharko dira, gastua egin aurrekoak.

8. Laguntzak emateko ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Ebazpena pertsona eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren web atariko deialdiaren fitxan.

8.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.

8.4. Ustezko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bideratu beharko da (www.nafarroa.eus).

9. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

9.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

9.2. Laguntza hau metatzen ahalko da beste edozein laguntza bateragarri salbuetsirekin, EBko beste erregelamendu baten araberakoa edo Batzordeak onartua, baldin eta laguntza neurri horiek diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri desberdinei badagozkie. Diruz lagungarriak diren kostu identifikagarri berdinei badagozkie –partzialki edo osorik– soilik metatzen ahalko dira baldin eta ez badute gainditzen laguntzaren intentsitatea edo Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa.

9.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:

–Ikus-entzunezko lanak ekoizteko laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).

–Laguntzaren intentsitatea handitzen ahalko da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.3 artikuluan adierazten den bezala:

a) Ehuneko 85, film laburrak direnean.

b) Ehuneko 80, zinema-aretoen bitartezko ustiapen komertzialerako kalifikazioa duten bi film luze baino gehiago zuzendu ez dituen edo kozuzendu ez dituen pertsona baten zuzendaritzapekoak izanik ekoizpen-aurrekontua 1.500.000 euro baino gehiagokoa ez duten ekoizpenak direnean.

c) Ehuneko 80, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean.

d) Ehuneko 80, organo eskudunak aitorturiko ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten pertsonek bakar-bakarrik zuzendutako ekoizpenak direnean.

e) Ehuneko 75, emakumezko zuzendariek bakar-bakarrik egindako ekoizpenak direnean.

f) Ehuneko 75, kultur eta arte balio berezia duten eta ezohiko finantzaketa laguntza behar duten ekoizpenen kasuan.

g) Ehuneko 75, dokumentalak direnean.

h) Ehuneko 75, ekoizpen aurrekontua 2.500.000 euro baino gehiagokoa ez duten animazio-lanak direnean.

i) Ehuneko 60, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen eta Europar Batasuneko estatu bat baino gehiagoko ekoizleen parte-hartzea duten mugaz gaindiko ekoizpenak direnean.

j) Ehuneko 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioak direnean.

9.4. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek erregelamendu horren III. kapituluan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.

9.5. Dirulaguntza honekin batera beste entitate batzuen dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero (horien artean daude zinemagintzako produkzioetan eta ikus-entzunezko telesailetan egindako inbertsioengatiko kenkariak –Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean araututa daudenak– eta kultur mezenasgoaren kontzeptu gisa egindako inbertsioengatiko kenkariak –araututa daudenak maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan, foru agindu horren bidez onetsi baitzen kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua–), zilegi izanen da emandako laguntza aldatzea, jasotzen diren laguntza guztien zenbatekoak aurreko oinarrietan ezarritakoa gainditzen baldin badu.

10. Onuradunek bete beharrekoak.

10.1. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hasi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek idatziz adierazi beharko dute dirulaguntzaren zenbatekoarekin ados daudela. Orobat, alde hori beren baliabideekin estaltzeko eta proiektua aurkezpenean aurreikusitako moduan mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

10.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, pertsona eta entitate onuradunek dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Gardentasun betebeharrak betetzeko ezarritako ereduak Nafarroako Gobernuaren web atariaren bidez bete eta tramitatzen ahalko dira.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek ICAAk proiektua onesteko emandako ebazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, baldin eta eskaera egiterakoan aurkeztu ez bazuten.

10.4. Onuradunek, orobat, betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

c) Egiaztatzea filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo dagokion erakundeari, 18.3 eta 21.3 oinarrietan adierazitako konturako bigarren ordainketa eskatzen denean.

d) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik onespena eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalari aditzera ematea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

Onuradunak konpromisoa hartzen du diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzeko. Onartutako aurrekontuan jasotako jardueraren bat egiten ez bada edo aldaketa garrantzitsuak egiten badira proiektuaren aurrekontu onartuan jasotako punturen batean, organo kudeatzaileari horren berri beharko zaio, atal horrek adostasuna eman dezan.

e) Onartzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

f) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

g) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

10.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen hedapenerako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, elkarlan hori honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: "Subvenciona/Laguntzaile", eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala). Filmaren kredituen kasuan, hedapena hasierako kredituetan eginen da, jendeak argi eta garbi irakurtzeko moduan. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web atarian kontsultatu daitezke, edo Argitalpen Atalaren bidez.

10.7. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmotekan erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren. Baimen horri dagokionez, ekoiztetxeak urtebeteko epea luzatzea eskatzen ahalko du, uste badu epe horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari. Hori baloratzeko, luzatzeko proposamena egiteko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.

10.8. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad" (http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

11. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

11.1. Fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina onesten duen 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuko 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, aipatu legearen 25.1.f) artikuluan adierazten diren pertsonek egiten baldin badituzte, gizarte interesekotzat hartuko dira. Aldiz, lege beraren 25.2 artikuluan adierazten diren pertsona edo entitateak ez dira hartuko kultur mezenasgoaren onuraduntzat. Ondorio horietarako, eskatzaileek VI. eranskina (Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) bete beharko dute, zeina Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bidez bete eta izapidetzen ahalko baita.

11.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).

11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek bukaerako memoria batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11.4. Proiektuak jasotako laguntzaren intentsitatea neurtzeko, mezenasen kenkari fiskala laguntza gisa zenbatuko da, eta zenbatekoa bereizita adierazi beharko da X. eranskineko Finantzaketa fitxan.

12. Dirua itzultzea.

Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

13. Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

14. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. KAPITULUA.–FILM LUZEAK (A MODALITATEA) ETA TELESAILETAKO KAPITULU PILOTUAK (C MODALITATEA) EKOIZTEKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK

16. Laguntzen xedea eta zuzkidura.

Deialdi honen 1.2 oinarrian zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film luzeak ekoizteko laguntzen xede. Halaber, oinarri berean islatutako telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak emanen dira. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 560.000 eta 75.000 euro emanen dira, hurrenez hurren, gehienez, 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

17. Proiektuen balorazioa.

17.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

17.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

17.3. Honelakoa izanen da A.1 eta C modalitateak (film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak eta telesailetako kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak) baloratzeko prozesua:

1. fasea: organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 53 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 14 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

5

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 3

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo telesail edo gehiago: 5

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

9

Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, balorazioa izanen da ekonomia-intereseko elkarteko kideen artean eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena, edo, halakorik ezean, ekonomia-intereseko elkarteko administratzailearena.

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

3

Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziozko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago): 2

Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago): 3

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean

5

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan edo emakumeek zuzendutakoetan).

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.

–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena.

–Telesailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%41 eta %50 artean

5

Nafarroan egindako gastua onartutako aurrekontuaren %40ra, gutxienez, iristen baldin bada, 1.000.000 euro edo gehiagoko gastu diruz lagungarrira iristen diren ikus-entzunezko lanek 9 puntuko puntuazioa jasoko dute.

d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 6 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

6

%46 eta %50 artean

5

%41 eta %45 artean

4

%36 eta %40 artean

3

%31 eta %35 artean

2

%26 eta %30 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea edo telesaila baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea edo telesaila

2

Zuzendari baten bigarren film luzea edo telesaila

1

g) Emakumearen partaidetza: 8 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Emakume batek bakarrik zuzendua

3

Gidoilaria emakumezkoa bakarrik izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea (*):

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

(*) Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute.

h) Euskararen presentzia proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresako enplegatu batek, gutxienez, %33ko desgaitasuna edo handiagoa izatea, erakunde eskudunak aitortua: 1 puntu.

Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.

j) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera: 1 puntu.

Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.

2. fasea: balorazio batzordeak 47 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Finantzaketa planari egokitzea

6 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

6 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

6 puntu gehienez

Estatuko koprodukzioa izatea

3 puntu gehienez

Nazioarteko koprodukzioa

3 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

3 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.4. Honela eginen da A.2 modalitatearen balorazioa (aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak):

1. fasea: organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

3

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

5

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 5 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

2

Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziozko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago): 1

Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago): 2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean

3

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan edo emakumeek zuzendutakoetan).

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.

–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena.

–Telesailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%41 eta %50 artean

5

d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 6 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

6

%46 eta %50 artean

5

%41 eta %45 artean

4

%36 eta %40 artean

3

%31 eta %35 artean

2

%26 eta %30 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

g) Emakumearen partaidetza: 8 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Emakume batek bakarrik zuzendua

3

Gidoilaria emakumezkoa bakarrik izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea (*):

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

(*) Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute.

h) Euskararen presentzia proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera: 1 puntu.

Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.

2. fasea: balorazio batzordeak 57 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Proiektuaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

12 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

8 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

5 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

4 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituta, 3.2 oinarrian ezarritakoaren (laguntzen modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak) eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Banaketa aurreko paragrafoen arabera egin ondoren, eskatu zuena baino dirulaguntza txikiagoa esleitu zaion ekoiztetxe onuradunen bat badago, ekoiztetxeak eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina ontzat eman arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

17.6. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

18. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

18.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2024an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2025ean; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2026an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira (eredu horiek tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri).

18.2. Lehenbiziko ordainketa (2024):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2024rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2024ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren gastuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.

18.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2024ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2024ko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

18.2.3. 2024an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.3. Bigarren ordainketa (2025): konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30eko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2025erako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2024. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2025eko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2024an konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

2024an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAAI) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2025ean egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.4. Hirugarren ordainketa (2026):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ko mugarekin. Horretarako, onuradunak egiaztatu beharko du 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela (onartutako zenbatekoaren %40). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2026ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

18.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2026ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Ikus-entzunezko obraren azken kostuaren, jasotako laguntzen (kenkari fiskalak barne) eta finantzaketa-iturrien aitorpena, X. eranskinaren arabera (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.

Epigrafe honetako f), g) eta h) ataletako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.

d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertitzaileen ekarpenak, kenkari fiskalak, mezenasgoaren ekarpenak).

e) Auditoretza txosten berezia, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egina, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat (agindu horren bidez onetsi zen kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua), aztertu ondoren ekoiztetxearen edo ekoiztetxeen kontabilitate erregistroak, behar bezala eginbidetuak.

Filma ekoiztetxe batek baino gehiagok egin badute, proiektuaren kostu osoari eta emandako eta jasotako laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa sartu behar da auditoretza txostenean. Gainera, sartu behar da ekoizle bakoitzak koprodukzioan izandako gauzatze eta titulartasun kuotaren berrikuspena eta egiaztapena.

Txosten horrek honako hauek jaso beharko ditu: egindako lanaren irismenaren deskribapena, egindako prozedurei buruzko aipamena edo horien deskribapena (eranskin batean), auditorearen ondorioa, adierazten duena filmaren kostuen egoera deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera prestatu dela, auditorearen izena, harremanetarako datuak, sinadura eta data.

Lanaren irismena laginketa bidez egiten bada, aztertutako ehunekoa ezin izanen da %85etik beherakoa izan eta, edonola ere, langileen gastuen %100 aztertuko dira.

Edukiak bat etorri beharko du oinarri hauetako 7. oinarrian (Gastu diruz lagungarriak) adierazitakoarekin, bai eta maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako irizpideekin ere (irizpide horien arabera zehazten da zer gastu jotzen den ekoiztetxeak Nafarroan egindako gastutzat), eta berariaz adierazi beharko dira honako hauek:

a) Langile kostuei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera estali beharreko gastu guztiak jaso beharko ditu kontzeptuen azterketak, eta, bereziki, honako hauek egiaztatuko ditu:

1. Ekoiztetxeak egileekin, antzezleekin eta beste artista batzuekin, produktore eragilearekin, sormen langileekin eta gainerako teknikariekin izenpetutako lan kontratuak, non soldatak agertu beharko baitira, bai eta aparteko orduak eta soldatako eta soldataz kanpoko beste ordainsari kontzeptu batzuk jasotzen dituzten dokumentuak ere, aplikatzekoa den lan araudiaren arabera, eta bakoitzari egokitu zaizkion ordainsariak, baita kontratu horiei dagozkien nominak ere, berariaz adierazita Gizarte Segurantzako araubide orokorra edo artisten araubide integratua dagokien, eta, gainera, pertsona horien nortasuna egiaztatzen duten dokumentuak. Dietak nominan sartzen direnean baino ez dira hartuko langile kostutzat.

2. Ekoiztetxearen eta langile autonomoen artean izenpetutako merkataritza kontratuak, kasua bada produktore eragilearena barne, edo filmean egileek, antzezleek edo beste artista batzuek duten parte-hartzerako oinarria direnak, eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.

3. Filma egiteko behar diren eskubideak eskuratzearekin loturiko kontratuak eta, halaber, kontratu horiei dagozkien fakturak.

b) Filmaren kostua osatzen duten partida guztien ordainketari buruzko egoera, berariaz adierazita ekoiztetxeak benetan ordaindu dizkiela hartzekodunei diruz lagungarritzat jotzen diren kostuak.

c) Fakturen aitorpena Ogasun Publikoan aurkezteari buruzko egoera, berariazko araudiak hala eskatzen duen kasuetan.

d) Zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan aitortutako oinarrien eta kontabilitatean erregistratutakoen arteko bat-etortzeak edo kontraesanak.

e) Filma egiten den bitartean sortutako tributuen likidazioa eta ordainketa, atxikipenik egin ez zaien kontratuetatik eratorritako kopuruen zenbateko gordina zehaztuta, baita inguruabar horren arrazoia ere.

f) Filma egiteko finantza edo kreditu erakundeekin formalizatutako mailegu polizei buruzko egoera, interesak hitzartutako tasari eta polizaren indarraldiari dagozkien adierazita. Halaber, aurrekoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoekin formalizatutako maileguetarako ezarritako baldintzak betetzen direla.

g) Adieraziko dira jasotako dirulaguntzak eta edozein administraziok edo titulartasun publikoko erakunde edo enpresak egindako ekarpenak, baita koproduktore edo produktore elkartu gisa egindakoak ere, edo beste edozein finantza ekarpenen bidezkoak.

h) Adieraziko dira azpikontratazio bidez fakturatutako partidak, filmaren ekoiztetxearekin loturarik ez duten enpresek zein loturadun enpresek fakturatuak.

i) 7.2 eta 7.3 artikuluetan adierazitakoa betetzen dela zehaztea, horren arabera kostu gisa zenbatuko ez diren partidei dagokienez.

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, egin baldin bada.

i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.

k) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.

l) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).

18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

18,7. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:

ESKABIDEAN ADIERAZITAKOTIK BEHERAKO
PORTZENTAJE PUNTUAK

MURRIZKETAREN %

11-20 puntu gutxiago

%5

21-30 puntu gutxiago

%10

31-40 puntu gutxiago

%15

41-50 puntu gutxiago

%20

51-60 puntu gutxiago

%25

Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.

18.8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Animaziozko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2027ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

III. KAPITULUA.–FILM LABURREN EKOIZPENERAKO LAGUNTZEN BERARIAZKO OINARRIAK (B MODALITATEA)

19. Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Behean zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film laburrak ekoizteko laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 100.000 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 3.1 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziozkoa.

Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren ekoizpen modalitateak:

B.1.–Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2.–Animaziozko film laburretarako laguntzak.

20. Proiektuen balorazioa.

20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

20.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

20.3. 1. fasea: organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

3

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

5

Ekoiztetxe eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan).

Eskatzailea ekonomia-intereseko taldea bada, balorazioa izanen da ekonomia-intereseko elkarteko kideen artean eskaeran izendatzen den ekoiztetxe independentearena, edo, halakorik ezean, ekonomia-intereseko elkarteko administratzailearena.

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 5 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Filmen zuzendaritzan izandako esperientzia: azken 7 urteetako ibilbidea hartuko da kontuan zuzendarien kasuan, eta 9 urtekoa emakumezko zuzendarien edo animazioko proiektuen kasuan. Metatu ezin diren puntuazioak

2

Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziozko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bi edo gehiago): 1

Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animazioko proiektuen edo emakume batek zuzendutakoen kasuan, bat edo gehiago): 2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean

3

Ekoiztetxe eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte, animazioko proiektuen kasuan edo emakumeek zuzendutakoetan).

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen). Emakumezko zuzendarien esperientziarekin lotutako baremoa aplikatzean, emakumeen baterako zuzendaritza soilik hartuko da kontuan.

Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

–Telesailtzat hartuko da kapitulu multzo batez (fikziozkoak, animaziozkoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generiko komuna izan zein ez, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non kapitulu bakoitzak kontakizun bakun bat izaten ahal duen, edo hurrengo kapituluan jarraipena izan.

–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 60 minutuko iraupena.

–Telesailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%81 baino gehiago

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%41 eta %50 artean

5

d) Nafarroan erroldatuta dagoen edo nafarra den pertsona fisiko batek zuzendutako proiektua: 2 puntu. Zuzendaritza baterakoa bada, puntuazioa modu proportzionalean banatuko da.

NANa edo errolda-ziurtagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 6 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

6

%46 eta %50 artean

5

%41 eta %45 artean

4

%36 eta %40 artean

3

%31 eta %35 artean

2

%26 eta %30 artean

1

Konprometitutako finantzaketaren egiaztapena fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenen kontratuak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film laburra baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film laburra

2

Zuzendari baten bigarren film laburra

1

g) Emakumearen partaidetza: 7 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko atalean lortutako puntuazioari.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

2

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda originala)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazio-filmen kasuan:

Modelaketa-burua

Storyboardeko gainbegiralea

Animazioko zuzendaria

Hondoen gainbegiralea

Rigging-eko gainbegiralea

Argiztapen-zuzendaria

Render-gainbegiralea

(*) Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute.

h) Euskararen presentzia proiektuan edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Enpresako enplegatu batek, gutxienez, praktiketako kontratua izatea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera: 1 puntu.

Dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatuko da.

j) Filmaren iraupena 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne: 1 puntu.

2. fasea: balorazio batzordeak 57 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Proiektuaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

12 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua banatzeko kontratuak

2 puntu gehienez

Banaketa eta zabalkunde planaren koherentzia eta egokitasuna

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Espainian eta nazioartean eskuratu diren laguntzak proiekturako

5 puntu gehienez

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

10 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

20.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkerari jarraituta, 3.2 oinarrian ezarritakoaren (laguntzen modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak) eta "onartutako aurrekontua" kontzeptuaren arabera, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Banaketa aurreko paragrafoen arabera egin ondoren, eskatu zuena baino dirulaguntza txikiagoa esleitu zaion ekoiztetxe onuradunen bat badago, ekoiztetxeak eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina ontzat eman arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

20.5. Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

21. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

21.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2024an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %30 arte, 2025ean; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2026an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Eranskinak eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira (eredu horiek tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri).

21.2. Lehenbiziko ordainketa (2024):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2024rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2024ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Gauzatutako jardueren azalpen-memoria labur bat, filmaketa hasteko aurreikusitako data adierazita.

21.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2024ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2024ko urriaren 31rako, egun hori barne, VIII. eranskina (Aurrerakinaren eskaera) aurkeztu beharko da, Excel formatuan, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

21.2.3. 2024an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.3. Bigarren ordainketa (2025): konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, behin justifikatuta 2025erako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %30). Horretarako, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2024. urtean onartutako eta ordaindutako dirulaguntzaren %30ari dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko dira eta, gainera, 2025eko irailaren 30era arte, egun hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–2024an konturako ordainketa eskatu bada: aurreko urtean onartutako eta emandako dirulaguntzaren %30ari dagozkion ordainagiriak, kasuan kasuko eranskinean agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuak.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

2024an aurrerakina eskatu bada: gastuaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari (ICAAI) edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2024an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.4. Hirugarren ordainketa (2026):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40ekoa gehienez, behin justifikatuta 2026rako emandako zenbatekoa adinako gastuak edo handiagoak egin dituela entitate onuradunak (onartutako zenbatekoaren %40). Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2026ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, nafarroa.eus helbidean dagoen VII. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

–Gastuen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

21.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2026ko irailaren 30erako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 21.9 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Adierazpena, ikus-entzunezko obraren azken kostuaren eta jasotako laguntzena (kenkari fiskalak barne), XI. eranskinaren arabera (Kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Enpresa elkarteen koprodukzioa bada, enpresa elkartea osatzen duten ekoizle guzti-guztien informazioarekin bete beharko da eranskin hori.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

Benetako kostua, guztira: proiektuaren garapenari lotutako gastuen guztizko zenbatekoa epigrafeen arabera. Gastu guztiak sartzen dira, diruz lagungarriak izan edo ez, bai eta diruz lagungarri den epetik kanpoko gastuak ere. Zutabeka jasoko dira ekoiztetxe eskatzailearen gastua, hari dagokion Nafarroan egindako gastuaren zatia eta guztizko gastua, koprodukzioa bada.

Fakturen zerrenda: diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFKa; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Excel formatuan igorriko da.

Ez dira zerrendan sartuko urte horretako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako fakturak.

Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

Amortizazio gastuari lotutako fakturen zerrenda: amortizatzeko moduko gastutzat hartzen ahal diren aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFKa, kontzeptua eta guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.

Nominen zerrenda: proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, Gizarte Segurantza eta PFEZa: era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.

Ez dira zerrendan sartuko urte horretako edo aurreko urteetako VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) sartutako nominak.

Nafarroan egindako gastua: fitxa honetan, jasotako fakturei buruzko informazioa sartuko da, baina bakar-bakarrik haien zerga oinarriak gastu diruz lagungarriaren parte badira eta Nafarroako lurraldean egindako gastuei badagozkie, 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluarekin bat. Besteak beste, ibilgetuaren erosketei dagozkienak sartuko dira, baldin eta horien amortizazio kuotak kenkariaren oinarrian sartzen badira.

Finantzabideak: finantzaketa iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

Berariazko datuak: epigrafe honetako f), g) eta h) ataletako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak biltzen dira.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2023ko azaroaren 1etik aurrera emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak.

Nominen kasuan, eredu hauek: langileen izenen zerrenda (RLC) eta kotizazioen likidazioaren hartze agiria (RNT), eta PFEZaren kontzeptuei dagozkienak.

Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian zehaztuak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Egiten diren 100 eurotik gorako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Nominen kasuan, Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kontzeptuei dagozkien ordainagiriak.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, XI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

Aurreko urteko konturako ordainketa-eskaeran aurkeztutako gastu-frogagiriei dagozkien ordainagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, artxibo bereizitan, VII. eranskinean (konturako ordainketaren eskaera) agertzen ziren modu korrelatiboan antolatuta.

Ekoiztetxeak aukera dezake c) eta d) ataletan zehaztutako agiriak ez aurkeztea eta, horien ordez, beste hauek aurkeztea: dagokion X. eranskina (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena) eta auditoretzaren txosten berezi bat, ikus-entzunezko lanaren kostua egiaztatzeko 18.4.2 oinarriaren e) letran jasotako baldintzen arabera.

e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, kenkari fiskalak, inbertitzaileen ekarpenak). PDF formatuan aurkeztuko da.

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, egin baldin bada.

i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, baldintza ezin hobeetan, behin betiko bertsioan, zinema-aretoetan estreinatzeko formatuan, Nafarroako Filmotekari entregatuko baitzaio. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

Gainera, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalera plataforma digital baterako esteka bidaliko da, edo obra osorik ikustea ahalbidetzen duen beste edozein bitarteko.

k) Filma erabili eta banatzeko baimena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaiona zinematografia sustatzeko haren jardueretarako, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-atarian dago eskuragarri.

l) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.

21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako baldintza hauek betez eginen dira:

I.–Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

21.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

21.8. Nafarroan egindako gastuaren ehunekoa, benetan egindako gastuaren gainean neurtua, txikiagoa bada onuradunak eskaera egiteko unean adierazi zuena baino, dagokion laguntza doituko da justifikazioa egin ondoren, eta haren zenbatekoa murriztuko da taula honetan adierazitakoaren arabera:

ESKABIDEAN ADIERAZITAKOTIK BEHERAKO
PORTZENTAJE PUNTUAK

MURRIZKETAREN %

11-20 puntu gutxiago

%5

21-30 puntu gutxiago

%10

31-40 puntu gutxiago

%15

41-50 puntu gutxiago

%20

51-60 puntu gutxiago

%25

Nafarroan egindako gastuaren ehunekoak ez badu betetzen 5.2.a) oinarrian xedatutakoa, 14. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatuko da itzulketa.

21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Animaziozko proiektuen kasuan, onuradunek eskatzen ahalko dute a) letran ezarritako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko, behar bezala justifikatuz gero.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2027ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: F2406159