106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, jardun dezaten kontratazio publikoko teknikariaren lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua)

Tuterako Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 2ko 1586/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, aldi baterako bete dezaten kontratazio publikoko teknikariaren lanpostua (A maila/taldearekin parekatua): bata izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdiaren oinarriak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan daude, "Izapideak-Enplegu publikoa" atalean.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2407581