106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

23-02049 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi hau onesteari buruzkoa: deialdia, hainbat lanpostutako 74 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez

Gora jotzeko errekurtsoa. 23-02049 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Errekurtso hori jarri zen kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Burutzak 2023ko martxoaren 13an emandako ebazpen bati. Ebazpen horrekin, erakunde autonomoaren deialdi hau onetsi zen: deialdia, hainbat lanpostutako 74 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Idoia Erro Morenok gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Burutzak 2023ko martxoaren 13an emandako ebazpen bati. Ebazpen horrekin, erakunde autonomoaren deialdi hau onetsi zen: deialdia, hainbat lanpostutako 74 plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez.

Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kaletik; 31007 Iruña) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2407757