106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzaren apirilaren 11ko 150/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, kultura-kudeatzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da Alkatetzaren maiatzaren 13ko 210/2024 Ebazpenaren bidez:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela kultura-kudeatzailearen lanpostu bat betetzeko lekualdatze-lehiaketa. Lanpostua Cortesko Udalaren zerbitzukoa da, eta plantilla organikoan 21 zenbakiarekin identifikaturik dago.

2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Cortesko Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/82cefbe7-7a38-436b-9bb7-2429c713a35e/

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2407727