106. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko; bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren

San Fratzisko Asiskoaren Udal Patronatuaren Batzarrak 2022ko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko; bai eta, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.

San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuaren Batzarrak 2023ko azaroaren 23an hartutako erabaki baten bidez, aldaketa bat onetsi zuen deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruénigoko San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko; bai eta, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

Legegintzaldia aldatu denez, eta Cintruénigoko San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuko Batzarraren ordezkariak berriro izendatu direnez, kalifikazio-epaimahaiaren kideak aldatu dira, eta deialdiaren oinarrien 5.1 artikulua aldatu da.

Deialdiaren aldaketa argitaratu zen 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta bertan jaso zen kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lehendakaritzaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an. Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

Epea erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, deialdiaren 4.3. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduran, goiburuan adierazitako horretan, izangai onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Onartuak:

CÓRDOVA APOLO, SANDRA NOEMÍ

ROMERO MARÍN, BEATRIZ

HERRERA PRETEL, ALEXANDRA

EL OMARI ZINE EDDINE, KHADIJA

GONZÁLEZ CAMARERO, TANIA

CORTES GUALLAR, MARÍA JOSEFA

ORTIZ SÁNCHEZ, LUCELLY

BARTOSIAK ROSALES, RENATA NICOL

LATORRE CALVO, GUILLERMO

MOREL LARRAÑAGA, IVÁN

ECHEVERRIA ARISTEGUIETA, MARÍA CRISTINA

TIRAPLEGUI CHIQUIRRIN, MARÍA GUADALUPE

MASAVI GIL, MARLENE

FRANCO DE CASTRO, ANA SONIA

PEDRIEL VILLARROEL, JOSÉ ALBERTO

RUIZ OBREGÓN, JUAN

CHIVITE PÉREZ, MARÍA CARMEN

ESSAID, FATIHA

NAVASCUES FERNÁNDEZ, ESTHER

CHIVITE GARCÍA, TERESA

BARROSO ACOSTA, ANABELA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Probaren eguna, tokia eta ordua honako hauek izanen dira:

–Gerokultorea: ekainaren 10ean, astelehena, 12:00etan, Cintruénigoko Udalaren bulegoetan: Foruen plaza 1, Cintruénigo, (Nafarroa).

Proba egin ahal izateko, izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Cintruénigon, 2024ko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2407357