103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI ARAKILGO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak, 2024ko martxoaren 24an egin bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Hiriberri Arakilgo Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta indarrean diren gainerako legeetan ezarritako izapideei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Hiriberri Arakilen, 2024ko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Javier Arrieta Aniz.

Iragarkiaren kodea: L2407414