2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Elgorriagako Udalak, 2024ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elgorriagako Udalaren 2024rako plantilla organikoa.
Hasierako onespena 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00 Batasunaren kontu, eta %37,00 mendietako biltzarretan idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: Merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Euskaraz jakitea: C1 (ahoz eta idatziz).
Jarduteko baldintzak: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren mendekoa da. Batasunaren burua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.
Lanpostua: kontu-hartzailea / diruzaina. Maila: A. Lanpostuko osagarria: 29,14%. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra. Gradua: 3 (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den bertze bat.
Jarduteko baldintzak: organikoki, Iturengo, Zubietako, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Administrazio Zerbitzuetarako Batasunaren menekoa da. Burua: Iturengo / Zubietako Udala, burutza alkateak izanen du.
IZENEN ZERRENDA
Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio-egoera: jardunean.
Arretxea Gorosterrazu, Naiara. Maila: A. Administrazio-egoera: jardunean.
Elgorriagan, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.
Iragarkiaren kodea: L2407364