103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 646. lurzatian. Hasierako onespena

Bakaikuko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko otsailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea Bakaikuko 1. poligonoko 646. lurzatiaren xehetasun-azterketa, igogailu berri baterako lerrokadura eta altuera berriak definitzeko eta lehendik dagoen biltegiaren erregulazioa jasotzeko. Azterketa IM Arquitectos Urbanistas SLPk idatzi du, eta sustatzailea Jose Ramón Anda Goikoetxea da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Bakaikun, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2407784