103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an.

Arakilen, 2024ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Oihana Olaberria Jaka.

2024 PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria; maila: A; bateraezintasuneko osagarria: %35; sarbidea: oposizio-lehiaketa; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari-ofiziala; maila: C; diruzaintzako osagarria: %40; lanpostuko osagarria: %12; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: jardunean.

Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzetarako); maila: D; lanpostuko osagarria: %40; mailako osagarria: %12; lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; arriskuko osagarria: %10; euskaraz jakin beharra: 1. jakite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzetarako); maila: D; lanpostuko osagarria: %20; mailako osagarria: %12; lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; arriskuko osagarria: %10; euskaraz jakin beharra: 1. akite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: garbitzailea; maila: E; euskaraz jakin beharra: 1. jakite-maila; sarbidea: oposizio-lehiaketa; kontratua: lanaldi partzialekoa; egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: %35; mailako osagarria: %12; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; egoera: hutsik.

Lanpostua: dinamizatzaile soziokulturala; maila: B; lanaldi partziala: %50; sarbidea: oposizio-lehiaketa; euskaraz jakin beharra: 3. jakite-maila; egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Imanol Goñi Razquin; antzinatasuna: 2004-02-25.

Lanpostua: albientea. Julián Iriarte Larumbe; antzinatasuna: 2009-10-19.

Lan-kontratudun mugagabeak.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Itsaso Larrea Bengoetxea; antzinatasuna: 2016-02-08.

Lanpostua: garbitzailea. Laila Rehah Toudghe; antzinatasuna: 2015-12-01.

Lanpostua: dinamizatzaile soziokulturala. Garbiñe Olazar Bazterrika; antzinatasuna: 2021-06-14.

Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala: Rosario Unanua Yaben; antzinatasuna: 1983-11-01.

Iragarkiaren kodea: L2407316