103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ordenantza, larreak eta herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, Alloko larreak eta herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituena. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2407826