103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 14ko 53E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako gora 182/2024 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi egin da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 186/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 186/2023 Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen honako kidego hauetan salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduren barruan, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 182/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Ieltxu Karmel Llona Carcedo jaunak Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 14ko 53E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako errekurtsoaren gainekoa. Foru agindu horren bidez, ezesten da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 3ko 186/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 186/2023 Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen honako kidego hauetan salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduren barruan, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari jarraikiz, iragarki honen bidez, espezialitate hauetako interesdunak epatzen dira Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen bederatzi egun balioduneko epean, iragarkia argitaratzen denetik aurrera: alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitatekoak, eta bestetik, Lanbide Heziketako sektore berezietako kidegoko Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak espezialitatekoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2407390