103. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1074/2024 EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak -ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko-.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko maiatzaren 9koa).

Zenbait akats atzeman dira deialdi horren oinarrietan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 29an emandako 998/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak -ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Institutuetarako I+Gko OLko teknikari izateko lanpostu bat (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko-. Hau da zuzendu beharrekoa:

–"7.2.3.3. Hirugarren proba" oinarrian, honela dioen tokian:

"Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai zerrendako parte espezifikoko C eta D multzoetako gaiei buruzko kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo gehiago idatziz ebatzi beharko da. Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea."

Honela esan behar du:

"Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai zerrendako parte espezifikoko gaiei buruzko kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo gehiago idatziz ebatzi beharko da. Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea."

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 10ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2407760