102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa aldatzea

Datan adierazitako egunean, 11:00etan, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.1 eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Europako Parlamenturako hauteskundeetarako deia egin denez 2024ko apirilaren 16an (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2024ko apirilaren 16koa), Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu da, bokal judizial hauek dituela:

Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako epaile dekanoa.

Irene Ferrary Merino andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea.

Virginia Fernández Carrasco andrea, Antzingo bake epailea.

Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, honako hau izendatu dute lehendakari: Adrián Cámara del Río jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea (Epaitegi Dekanoa).

Lizarran, 2024ko maiatzaren 10ean.–Idazkaria, Leyre García Zamarbide andrea, Lizarrako Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.

Iragarkiaren kodea: J2407671