2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Indize zuzentzaile berriak onartzea
2024ko maiatzaren 6an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 211/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:
"2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. 2024ko ekitaldian aplikatzen diren koefizienteak 2023ko urrian zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, ordenantza horrek ondokoa aurreikusten du: "2024ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan".
199. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko irailaren 22an, BURLATAKO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
209. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 6an, ZIRITZAKO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
213. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 13an, MURUZABALGO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
219. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 23an, ITZAKO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
226. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko urriaren 31n, TIRAPUKO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
231. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko azaroaren 7an, LEGARDAKO balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.
Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.
Horren guztiaren arabera,
EBATZI DUT:
1.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea BURLATAKO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 0,74.
Indize berria: 0,69.
2.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea ZIRITZAKO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 1,32.
Indize berria: 0,84.
3.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea MURUZABALGO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 0,82.
Indize berria: 0,79.
4.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea ITZAKO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 0,77.
Indize berria: 0,72.
5.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea TIRAPUKO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 1,61.
Indize berria: 0,99.
6.–2024ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea LEGARDAKO udalerrian:
Aldatuko den indizea: 0,93.
Indize berria: 0,83.
7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
8.–Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2407344