102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

14E/2024 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, onesten duena akatsak zuzentzea Iruñeko Udal Planeko UI XVIko Z-2 unitatearen aldaketa egituratzailean. Aditzera ematea

Iruñeko Udalak, 2024ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAY-24 (8/CU).

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Jakintzat ematea 14E/2024 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, onesten duena akatsak zuzentzea Iruñeko Udal Planeko UI XVIko Z-2 unitatearen aldaketa egituratzailean. Aldaketaren sustatzailea Iruñeko Club de Tenis da, eta Etxebizitzako eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariak onetsi zuen ekainaren 10eko 8E/2011 Foru Aginduaren bidez.

2. Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407600