2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 237. lurzatian. Behin betiko onespena
2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14an, iragarkia argitaratu zen Irunberriko 4. poligonoko 237. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenari buruz. Sustatzailea Irunberriko Ospitaleko Aldapa kaleko 4. zenbakiko jabeen erkidegoa da. Jendaurreko epean ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran erabaki zen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irunberrin, 2024ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407328