102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du baldintza agiri itxien bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

1. lotea: Aizan, Iaoztiz, Petriketa, Auzaru eta Idoietako bidea alderdietan, 835,0 metro kubikoz osatuta. Hasierako prezioa: 14.553,63 euro, BEZa kanpo.

2. lotea: Izaieta, Ixkibar, Mairubaratza, Sasain eta Aritzaundi alderdietan, 2.214,5 metro kubikoz osatuta. Hasierako prezioa: 30.907,39 euro, BEZa kanpo.

3. lotea: Koskagain, Iztegiko lepoa, Trunkadagain-Aitzmurdi, Elungo larrea eta Sanderbaso alderdietan, 4.831,3 metro kubikoz osatuta. Hasierako prezioa: 39.859,16 euro, BEZa kanpo.

Enkante honetako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Leitzako Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (13:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Leitzan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2407238