102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Udal planaren aldaketa, Abintzaoko 6. poligonoko 25. lurzatiari eta 135. lurzatiaren zati bati dagokienez. Aldaketaren araudia

Ibargoitiko Udalak, 2023ko abuztuaren 22ko osoko bilkuran, behin-behineko onespena eman zion Ibargoitiko Udal Planaren aldaketa egituratzaileari. Aldaketa horrek eragina dauka Abintzaoko katastroko 6. poligonoko 25. lurzatian eta 135. lurzatiaren zati batean. Sustatzailea Luis Ignacio Domeño Buldain da.

Behin betiko onespena argitara eman zen 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, eta orain argitara ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Ibargoitin, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407079