102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 162. lurzatian. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Lehenengoa.–Behin betiko onestea Funesko 3. poligonoko 162. lurzatiari dagokion hiri-jarduketarako plan berezia, eraikigarritasun handiagoa emateko eta lerrokadura eta sestra berriak ezartzeko. Sustatzailea Juan Antonio Martínez Medrano da.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.

Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia, aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko".

Hori guztia argitara ematen da onetsitako dokumentua jasotzen duen eranskinarekin batera, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa. Halaber, jakinarazten da onespen-erabaki honen aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407424