2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketako plan berezia, UC-12 unitateko 2. poligonoko 281., 282. eta 283. lurzatietan. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2024ko apirilaren 29ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezia, UC-12 unitateko 2. poligonoko 281., 282. eta 283. lurzatietan, Ainhoa Jorajuria Mendiburu eta Itziar Jorajuria Mendiburu andreek sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donezteben, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407099