102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, Burlatako ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean (2024/2025 ikasturtea). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 760210.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/760210).

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko maiatzaren 9an egindako bilkuran.

–Onuradunak eta xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emateko prozedura, norgehiagokako araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasleak eskola-jantokira joan daitezen, baldin 2024-2025 ikasturtean ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan.

Burlatako ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko prestazio ekonomikoak Burlatako biztanleriaren halako sektore batendako dira; ez dira, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik zailtasunak dituzten familiendako.

–Deialdiaren finantzabidea.

Deialdirako xedaturiko zenbatekoa ehun eta hirurogeita hamar mila euro da (170.000,00 euro), 2024ko eta 2025eko ekitaldien artean banaturik, "Eskola-jantokiaren bidezko laguntzak" izeneko 23110 4890000 partidaren kargura.

Zenbateko hori handitzen ahalko da, 2023-2024 ikasturteko deialdia erregularizatzearen ondoriozko kopuruarekin, aurretiaz baimena emanik organo eskudunak.

Jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 210 bis artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), dagokion aurrekontu kreditua izan aurretik ere hasten ahal dira Nafarroako toki-erakundeak gastu espedienteak izapidetzen: espedienteok zein ekitalditako aurrekonturi egotziko zaizkion, ekitaldi horretan bertan nahiz aurrekoan. Aurreratzen den gastu hori izapidetzeko, eta, kasua bada, hura adjudikatzeko edo ebazteko, baldintza etengarria izanen da behar den kreditua izatea.

Kontuan hartuta familia-unitate bakoitzaren errenta maila eta kide kopurua, familia-unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, eskola-jantokietako batez besteko prezioaren %95aren gainean, edo egiazko kostuaren gainean, kasua bada.

–Aurkezteko epeak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 20tik ekainaren 14ra (biak barne).

Argibide gehiago, Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

Burlatan, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2407621