102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa Baztango Udal Planean, Elizondoko AR-1 banaketa arearen zatiketari dagokionez. Behin betiko onespena, isiltasun positiboaren bidez

Bi hilabeteko epea iragan denez, jendaurreko aldia bukatu zenetik zenbatzen hasita, aldaketa behin betiko onetsi da, isiltasun positiboaren bidez, eta iragarki honen bidez betetzen dira sustatzaileak argitaratzeko eta jakinarazteko dituen betebeharrak. Hori guztia, bat etorriz xedatua dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 eta 77. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 4an.–Sustatzailea, Javier Galarregui Alberro.

Onetsitako aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407570