102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Munetako 7. poligonoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Josune Echeverría Ayerrak sustatutako xehetasun-azterketa. Azterketak Munetako 7. poligonoko 5. lurzatiari eragiten dio, eta zehaztu nahi ditu bertako lerrokadurak, sestrak, bolumenak eta eraikuntzaren gainerako parametroak, indarrean dagoen araudiaren esparruan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hau eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2407326