2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Xehetasun-azterketa, Artabiako AA-3 unitatean. Behin betiko onespena
Allingo Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Iosu Rezusta Ganuzak sustatutako xehetasun-azterketa. Azterketak Artabiako 10. poligonoko 71. lurzatiari eragiten dio (AA-3 unitatea), eta ezarri nahi ditu bertan eraiki nahi den etxebizitzaren lerrokadurak, sestrak eta bolumenak, baita lagapenak mugatu ere.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, egintza eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Amillaon, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407300