2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion farmazialari kudeatzailearen 1 lanpostu, gehienez merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2024ko maiatzaren 6an:
Iruñeko Udalaren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion farmazialari kudeatzailearen lanpostu bat sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat etorrita egin baita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat, hautaketa epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,
ERABAKITZEN DA:
1. María Josefa Guindeo García Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea farmazialari kudeatzaile lanpostuan, 1-102301-2 plaza zenbakia esleituta.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2407359