102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2024ko apirilaren 30ean, eta haren bidez Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean arituko direnen izendapena eman zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean sartutako lanpostuetan.

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak 2022-1390 Ebazpena eman zuen, eta 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko urtarrilaren 17ko 2023-0068 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zein izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zein izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta bertan eskatutako baldintzak betetzen zituztela egiaztatuta, Alkatetzak funtzionarioak izendatzeko 2024-0404 ebazpena eman zuen, apirilaren 10ean, eta 2024ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an. Haren aurka, Miguel Ángel Núñez Iriartek berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen. Bidezkoa da berraztertzeko errekurtsoa baiestea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Baiestea Miguel Ángel Núñez Iriartek aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa 2024ko apirilaren 10eko Alkatetzaren 2024-0404 Ebazpenaren aurka.

2. Toki-erakundearen zerbitzurako funtzionario izendatzea honako hauek:

–Miguel Ángel Núñez Iriarte.

–Laura Toni Moreno.

3. Lanpostu hauek esleitzea aipatutako pertsonei:

–Miguel Ángel Núñez Iriarteri plantilla organikoko 3.1 lanpostua esleitzea, administrari-ofizialarena (Zerbitzu Ekonomikoak). Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Maila: C.

–Laura Toni Morenori plantilla organikoko 5.3 lanpostua esleitzea, administrari-ofizialarena (Kultura Arloa). Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Maila: C.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 28an jabetu beharko dute lanpostuaz:

–Miguel Ángel Núñez Iriarte. Ordua: goizeko 9:00ak.

–Laura Toni Moreno. Ordua: goizeko 9:30ak.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2407222