102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

319E/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita Vianako "Viña Real" legar hobia handitzeko proiektuari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena. Dionisio Ruiz SL da sustatzailea. Proiektua sartua dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2. taldean, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta bete behar du.

"Viña Real" legar hobia ustiatzeko egun abian dagoen proiektuak ingurumen eraginaren aldeko adierazpena dauka, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 194/2005 Ebazpenaren bidez emanda. Proiektu horrek Vianako 16. poligonoko 274, 280, 281, 282 eta 284 zenbakiko lurzatiei eragiten die. Izapidetzen ari den proiektuaren xedea da erauzketa eremua legar hobiaren mugakide den 16. poligonoko 283 zenbakiko lurzatira handitzea, indarrean dagoen proiektuko erreserbak agortu dira eta.

21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Dionisio Ruiz SLk 2023ko maiatzaren 2an aurkeztu zizkion proiektua, ingurumen eraginaren azterketa eta lehengoratze plana organo eskudunari (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), eta organo horrek jendaurrean jarri zituen 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko ekainaren 23koan, argitaratutako iragarkiaren bidez, 30 egun balioduneko epean, honako hauetan ezarritako ondorioetarako: Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua. Jendaurrean egoteko epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Ukitutako administrazioei kontsultak egiteko izapidean (21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutako izapidea), Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostenak jaso ditu, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, Biodibertsitatearen Zerbitzuak eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak igorritakoak. Vianako Udalari kontsulta egin zaio, baina ez du txostenik egin izapide honetan.

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak adierazi duenez, eraginaren azterlanak Matamala I aztarnategi arkeologikoa barne hartu behar du. Nafarroako Arkeologia Inbentarioan katalogatuta dago, 2. mailarekin, mugapenarekin bat. Halaber, adierazi du aztarnategi horretan premiazko esku hartze arkeologiko bat egin zela, legar hobia ustiatu zela eta, eta proiektatutako handitzeak ez duela eraginik aztarnategian eta haren babes ingurunean; beraz, kaltea bateragarritzat jotzen da. Azkenik, adierazi du legezko betebeharra dela Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari berehala jakinaraztea, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betez.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du aurkeztutako dokumentazioak 21/2013 Legearen 35. artikuluan adierazitako edukia jasotzen duela eta, jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapidea amaitu eta ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eskaera aurkeztu ondoren, espedientearen azterketa teknikoa eginen dela 21/2013 Legearen 40. artikuluari jarraituz, ingurumen eraginaren adierazpena egite aldera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak adierazi duenez, jarduera baimengarria da indarrean den udal plangintzari jarraituz, eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. eta 118. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, lurzoru urbanizaezinean baimentzea izapidetzeari begira kontuan izateko hainbat alderdi azaldu ditu.

2023ko irailaren 27an, sustatzaileak, 21/2013 Legearen 39. artikuluari jarraikiz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera aurkeztu zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari. Eskaera hori Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari igorri zitzaion espedienteko dokumentazio osoarekin batera, 39.3 artikuluari jarraikiz.

Proiektuaren laburpena txosten honen I. eranskinean jaso da. Ingurumen eraginaren azterketan (II. eranskinean laburturik ageri da), proiektuak ingurumenean izanen dituen eragin nagusiak egoki aztertzen dira, eta ingurumenean eragin nabarmenik ez sortzea bermatzeko behar diren neurri zuzentzaileak ezartzen dira.

Proiektuak antzinako mahasti bati dagokion laborantza lurzati batean baino ez du eraginik (gaur egun lugorria da) eta ez du eraginik ez Natura 2000 Sarean ez Nafarroako gune babestuen sarean. Habitatetan, landaredia interesgarrian eta estepako hegaztientzat garrantzitsuak diren eremuetan ere ez du ukipenik eragiten. Ingurumen Ebaluazioaren Atalak bere txostenean adierazi du izapidetu den dokumentazioan jarduketak behar bezala zehaztuta daudela, eta proposatu du proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena egitea, ingurumen ondorioetarako soilik, aurkeztutako proposamena bideragarritzat jotzen baitu ingurumenaren aldetik, ebazpen honetan ezarritako baldintzak betez gero.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskumenak erabiliz –zehazki, honako hauek ematen dizkidatenak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak–, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen eraginaren aldeko adierazpena egitea Vianako "Viña Real" legar hobia handitzeko proiektuari. Dionisio Ruiz SL da sustatzailea. Aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz eginen da jarduera, eta, gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

A) Handitze eremua Vianako 16. poligonoko 283 zenbakiko lurzatira mugatuko da. Erauzketa perimetroa puntu hauek definituko dute (UTM ETRS 89 koordenatuak):

UTM X

UTM Y

1

556.858

4.702.947

2

556.917

4.702.929

3

556.961

4.702.912

4

556.984

4.702.892

5

557.016

4.702.879

6

557.055

4.702.875

7

557.075

4.702.866

8

557.093

4.702.835

9

557.117

4.702.809

10

557.120

4.702.782

11

557.088

4.702.789

12

557.029

4.702.799

13

556.974

4.702.816

14

556.959

4.702.871

15

556.910

4.702.890

16

556.858

4.702.908

B) Puntu horiek lurrean finko paratuko diren mugarrien bidez seinalatuko dira. Legar hobiarekin lotutako pistak zabaltzea, materialak biltzea eta beste edozein jarduera perimetro horretara mugatuko da. Lur mugimenduek, pilaketek eta sarbideek lurzatiaren iparraldean dagoen landaredi naturala duen ezpondari kalterik ez egiteari arreta berezia jarriko zaio.

C) Legarra ateratzen hasi baino lehen, azaleko landare lurra kenduko da, gutxienez 40 cm-ko geruza. Beste materialetatik bereiz metatuko da, eta gero, den-dena, lehengoratze lanetarako erabiliko da. Lur horiek, ahal dela, kabailoi perimetraletan paratuko dira, inguruko bideetatik ustiategia ezkutatzeko.

D) Legar hobiaren azken ezpondak 3H-1V-ko malda izanen du; erauzketa fasean eginen da, perimetroko legarrak ustiatu gabe utziz, geroago morfologia hori lortzeko betelanik egin behar izan gabe. Ezponda perimetralean hidroereintza eginen da belarkiekin (% 90) eta zurezko espezieekin (% 10).

E) Lehengoratzeko lanak egiteko betelaneko materiala hondeaketako lur eta harri garbiak izanen dira soilik. Laborantzarako egokia den landare lurra ekartzen bada kanpotik, beste materialetatik bereiz metatuko da, eta betelanaren azaleko geruzetarako erabiliko da.

F) Kanpoko hondeaketa lurrak legar hobira garraiatu ahal izateko, enpresak alta emanda egon beharko du hondakin arriskugabeen (hondeaketa material naturalak kudeatzaile eta garraiatzaile gisa, eta hondeaketa materialen balorizaziorako aurretiazko komunikazioa egin beharko dio, posta elektronikoz, Nafarroako Gobernuko Hondakinen Atalari (residuos@navarra.es).

G) Lurraren azaleko geruzak erauzteko lanetan, jarraipen arkeologikoa eginen da. Edozein aurkikuntza eginez gero, indusketa gelditu eginen da, eta Vianako Printzea erakundearen Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari jakinaraziko zaio. Hark erabakiko du zer egin.

H) Hautsaren kontrako babes neurri hauek hartuko dira:

–Bai materialak, bai makinen eta ibilgailuen zirkulaziorako pistak, behar den guztietan ureztatuko dira, batez ere udan.

–Ustiategiko eremuaren barnean eta sarbidean ibilgailuen zirkulazioaren abiadura ez da 20 km/h-tik gorakoa izanen.

–Materialak garraiatzen direnean kamioien kaxak estali eginen dira, partikularik ez aireratzeko.

I) Proiektuaren lehengoratze planari buruzko aldeko txostena ematen da, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak onar dezan, Erauzketa industrien hondakinak kudeatu eta meategiko jarduerek eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Egokitzat jotzen da 23.236,36 euroko abala jarri behar izatea lehengoratze plana beteko dela bermatzeko, legar hobirako baimen substantiboaren barruan, aipatutako 975/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

2. Proiektuaren lehengoratze planari buruzko aldeko txostena ematen da, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak onar dezan, Erauzketa industrien hondakinak kudeatu eta meategiko jarduerek eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Egokitzat jotzen da 23.236,36 euroko abala jarri behar izatea lehengoratze plana beteko dela bermatzeko, legar hobirako baimen substantiboaren barruan, aipatutako 975/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Basozainei (Lizarra hegoaldeko mugapekoak), Vianako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Vianako 16. poligonoko 274, 280, 281, 282 eta 284 zenbakiko lursailetan legarrak erauzteko lanak handitu nahi dira, 35 ha inguruko azalera hartuz. Proiektatutako handitzeak poligono bereko 283 zenbakiko partzelari eragiten dio, 1,4 ha-ko azalera erantsiz; beraz, legar hobiaren guztizko azalera 36,4 ha-koa izanen da handitzearen ondoren. Handitzeak ukitutako eremua antzinako mahasti bati dagokion laborantza lurzati bat da (gaur egun lugorria da).

Ustiatzen hasi aurretik, lurra prestatzeko lanak egin behar dira; besteak beste, perimetro hesia jartzea, seinaleak jartzea, landare lurrezko geruza kentzea eta geroko pilaketa. Materiala ustiapen fase bakarrean erauziko da, gehienez ere 5 m-ko altuerako bankua osatuz, horizontalarekiko 45° inguruko inklinazioarekin. Ustiapenaren aurrealdearen gehieneko luzera 125 metrokoa izanen da.

Erauzketak gutxienez 3 m-ko zabalerako babes zerrenda bat ustiatu gabe utziko du, aldameneko bide eta finkak babesteko. Materiala erauzi, kargatu eta garraiatzeko, bitarteko mekanikoak, pala kargatzaile bat eta/edo atzerako hondeamakina bat erabiltzea aurreikusten da, baita iraulki kamioiak edo dumper kamioiak ere.

Ustiapenaren norabidea mendebalde-ekialdea izanen da, ekialderako noranzkoan. 66.955,67 m³ inguruko material bolumena erauztea aurreikusten da. % 15eko errefus ehunekoa kontuan hartuta, 56.912,32 m³ inguruko bolumen erabilgarria lortuko da. Errefus materiala ukitutako azalera lehengoratzeko lanetan erabiliko da, lursaila birmoldatzeko.

Proiektuaren bizitza baliagarria bi urte ingurukoa da, eta horiei beste bi urte gehituko zaizkie zaharberritzea osatzeko. Jarduerak ukitutako azalera birmoldatu eginen da, hutsunea betez, ezpondak leunduz eta inguruko morfologiarekin integratzea bilatuz. Lurrak lehengoratu ondoren, nekazaritzarako erabiliko dira.

Betelana egiteko, 66.955 m³ inguruko beharrezko ekarpena kubikatu da; horietatik 2.518 m³ aldez aurretik pilatutako landare lurrari dagozkio, eta 10.043 m³ ustiategiko errefus materialari. Gainerako ekarpena beste hondeaketa ingurune batzuetako lur garbi egokiek osatuko dute.

II. ERANSKINA.–INGURUMEN ERAGINAREN AZTERKETAREN LABURPENA ETA LEHENGORATZE PLANA

Ingurumen eraginaren azterketan ingurune hauen inbentarioa egin da: fisikoa, biotikoa, pertzeptuala, sozioekonomikoa eta kulturala, barne direla geologia, klimatologia, edafologia, topografia, airearen kalitatea, eragin akustikoa, lur azaleko zein azpiko hidrologia, landaredia, fauna, garraioa, paisaia, kultura ondarea, azpiegiturak eta ingurune sozioekonomikoa.

Handitzeko proiektua laborantza lurzatian garatuko da, eta ez du eraginik izanen Natura 2000 Sarean, ez eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarean ere. Abelbideak, estepako hegaztientzako habitatak edo garrantzizko eremuak eta intereseko landaredia ere ez dira ukituko.

Proiektuaren eremuak hartuko duen ingurunea azterturik, ingurumen eraginaren ebaluazioak analizatu eta baloratu egiten du proiektatutako ustiategiak ingurunean izanen duen eragina. Laburbilduz, zortzi eragin adierazgarri identifikatu dira, eta neurrizkotzat baloratu dira. Paisaiaren eta lurzoruaren gaineko eraginak larriak dira. Eragin orokorra bateragarritzat jotzen da.

Ingurumen eraginaren azterketak beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko plana jaso ditu; horiek aurrera eraman beharko dira, ebazpen honetan eskatzen denarekin batera.

Lehengoratzeak betegarri materiala jartzea aurreikusten du. 66.955 m³ inguruko beharrezko ekarpena kubikatu da; horietatik 2.518 m³ aldez aurretik pilatutako landare lurrari dagozkio, eta 10.043 m³ ustiategiko errefus materialari. Gainerako ekarpena beste hondeaketa ingurune batzuetako lur garbi egokiek osatuko dute. Amaierako topografiak laborantzarako 375 m-ko kotako plataforma bat eta belar espezieak landatuko diren 3H/1V amaierako maldako ezponda bat izanen ditu. Lehengoratzeko guztizko denbora bi urtekoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2406736