102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

25E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Igantziko Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa bat, Irisarri turismo eta aisialdirako gunearen antolamendua eguneratzeko, 5. poligonoko 35. lurzatian, Centro Vacacional Irisarri de Igantzi SLk sustatuta.

Igantziko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espediente horren helburua da Irisarri turismo eta aisialdirako gunearen A, B, C eta D eremuen antolamendua eguneratzea, hein handi batean gauzatuta dauden jarduketak eta etorkizunerako aurreikusita dauden beste batzuk sartuta.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 26E/2024 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa eman zen Igantziko Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egitearen gainean, ingurumenean ukipen nabarmenik sortzen ez duela iritzita. Centro Vacacional Irisarri de Igantzi SLk sustatu zuen aldaketa.

Ebazpen hori 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Igantziko Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa bat, Irisarri turismo eta aisialdirako gunearen antolamendua eguneratzeko, 5. poligonoko 35. lurzatian, Centro Vacacional Irisarri de Igantzi SLk sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Igantziko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2406999