102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1000/2024 EBAZPENA, 2024ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du Elvira Jiménez García andrea, Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (C mailakoa), eta lanpostu bat esleitzen dio.

Ikusirik Elvira Jiménez García andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2024ko apirilaren 9an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Elvira Jiménez García andrea NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko, eta 507 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Arrosadiko campuseko Liburutegiari atxikia.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko ekainaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2407361