1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1800/2024 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 1537/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen María Pilar Rodríguez Martín andrea, erizainaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaion.
Akats bat atzeman da izendapenaren ebazpenean, María Pilar Rodríguez Martín andrearen izendapenaren araubide juridikoan hain zuzen. Beraz, bidezkoa da zuzenketa egitea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzenketa egitea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 1537/2024 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen da María Pilar Rodríguez Martín andrea, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zaio. Horrenbestez, honela dioen tokian: "María Pilar Rodríguez Martín andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizain lanpostuan aritzeko", honela behar du: "María Pilar Rodríguez Martín andrea kontratatzea, lan araubidean eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin". Halaber, honela dioen tokian: "Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 7an hartu beharko du lanpostuaren jabetza", honela behar du: "María Pilar Rodríguez Martín andreak dagokion kontratua sinatu beharko du 2024ko maiatzaren 7an".
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2407578