1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1621/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erdi mailako tituludunaren (estatistikaria) eta erdi mailako teknikariaren (estatistikaria) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 31n emandako 2841/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako erdi mailako tituludunaren (estatistikaria) eta erdi mailako teknikariaren (estatistikaria) bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 363/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1870/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko apirilaren 8an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Josu Delfrade Osinaga jauna eta Aitor Landa Villabona jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erdi mailako tituludunaren (estatistikaria) eta erdi mailako teknikariaren (estatistikaria) lanpostuetan aritzeko.
2. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 24an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, dagokionaren arabera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean edo Nafarroako Estatistika Institutuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Nafarroako Estatistika Institutura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
DELFRADE OSINAGA, JOSU | Irekia | 0071888 | OSASUN DEPARTAMENTUA | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LANDA VILLABONA, AITOR | Irekia | 0010131 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2407290