102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1619/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, garraioen kudeaketako teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 2an emandako 2865/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako garraioen kudeaketako teknikarien hiru lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 570/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1849/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko apirilaren 8an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Elena Abadía Beriáin andrea, Sergio Idoate Roldán jauna eta Arantza Lacabe Bedmar andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, garraioen kudeaketako teknikariaren lanpostuan aritzeko.

2. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 24an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Lurralde Kohesiorako Departamentuko edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK
ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

ABADIA BERIÁIN, ELENA

Irekia

0009829

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

IDOATE ROLDÁN, SERGIO

Irekia

0010132

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

CORDOVILLA

EREMU MISTOA

LACABE BEDMAR, ARANTZA

Irekia

0010351

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

CORDOVILLA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2407307