1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1605/2024 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuaren (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Ondoren, izendapen proposamen osagarri batzuk sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.
Hirugarren izendapen osagarria egin ondoren, Herminia Aguirre Urzaiz andreari eta Amaya Ibarra Bolt andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuez jabetu ziren egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari zirelako.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko urtarrilaren 26an laugarren izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen deialdiaren web fitxan. Bertan, Mashhour Abdulla Abdulla jauna eta María Teresa de la Torre de Dios andrea sartu ziren, jarraian agertzen diren izangaiak direlako.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Mashhour Abdulla Abdulla jauna eta María Teresa de la Torre de Dios andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT-LZB-LZA-Laguntza) lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 21ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | LANPOSTUA | LANTOKIA | HERRIA |
ABDULLA ABDULLA, MASHHOUR | 72470 | LZBko MEDIKUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
DE LA TORRE DE DIOS, MARÍA TERESA | 69404 | LZBko MEDIKUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2407160