102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Paula Remírez Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Eraldatzeko Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Paula Remírez Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Eraldatzeko Ataleko burua, 2024ko maiatzaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2407163