102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, aldatzen duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 28ko 148/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortzen baita Nafarroako Foru Komunitatean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 28ko 148/2019 Foru Aginduaren bidez, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortzen da Nafarroako Foru Komunitatean, hura izan dadin informazio, komunikazio, koordinazio eta segimendu lanak beteko dituena Erakunde Ordaintzailearen funtzionamenduarekin eta haren esparruan egin eta hark orokorrean ezagutu behar dituen jardueren jarraipenarekin zerikusia duen guztiaz.

Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamendua osatzen du hainbat alderditan, arauak emanez erakunde ordaintzaileaz eta beste organo batzuez, kudeaketa finantzarioaz, kontuen likidazioaz, bermeez eta euroaren erabileraz. Erregelamendu delegatu horren 1.2 artikuluan erakunde ordaintzaileak baimentzeko irizpideak finkatzen dira, besteak beste, erakunde ordaintzailearen gainbegiratzeari, informazioari eta komunikazioari buruzkoak.

Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren gobernantza sistema, haren antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren bidez, mantentzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baimena, Nafarroako Foru Komunitatean bera izan dadin Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen diren gastuen erakunde ordaintzailea. Gastu horiek jasota daude, hurrenez hurren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan (Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko Erregelamendua, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena).

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egitura ezartzen du, non, besteak beste, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua jasotzen baita.

Ondoren onetsi zen, azaroaren 15eko 250/2023 Foru Dekretuaren bidez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa, eta azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa, non ezartzen baita Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumen-eremu materialekoa dela Nafarroan NBEUF eta LGENF laguntzen erakunde ordaintzailearen zuzendaritza, eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuaren eskumenekoak direla, berriz, erakunde horren koordinazio-eginkizunak.

Beharrezkoa da, beraz, 148/2019 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egitura berrira egokitzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 28ko 148/2019 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean.

1. Azaroaren 28ko 148/2019 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordeak kide hauek izanen ditu:

1. Batzordeko burua: Erakunde Ordaintzaileko zuzendari izendatutako pertsona.

2. Batzordeko buruordea: Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko arduraduna.

3. Batzordekideak:

a) Landa Garapenerako Programa kudeatzeko agintaritza.

b) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko arduraduna.

c) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko arduraduna.

d) Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiko arduraduna.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko arduraduna.

f) Nekazaritza Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

g) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

h) Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

i) Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

j) Industria Sustatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

k) Abeltzaintza Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

l) Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

m) Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Zuzendaritzako arduraduna.

n) Barne Auditoretzako Ataleko arduraduna.

ñ) Koordinazio Ataleko arduraduna; Jarraipen Batzordeko idazkaria izanen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2406850