1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
42E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Javier Zazu Ercille jauna Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Zerbitzuko Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Javier Zazu Ercille jauna Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Zerbitzuko Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko apirilaren 26tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, Kontsumo Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2406852