102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 23ko 14/2024 Foru Agindua, Administrazioaren ordezkariak izendatzen dituena Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordean.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dutela, batetik, esparru horretan izendatutako prebentzio delegatuek (departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen beste horrenbeste ordezkarik, zeinak Hezkuntzako kontseilariak izendatuko baititu.

Hezkuntzako kontseilariak otsailaren 23an emandako 14/2024 Foru Aginduaren bidez, Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, 2023ko maiatzean egindako hauteskunde sindikalen emaitzen arabera, 2023tik 2027ra bitarteko aldirako Segurtasun eta Osasun Batzordeko hamasei delegatu izendatu behar ziren, baina Hezkuntza Departamentuak, otsailaren 23ko 14/2024 Foru Aginduaren bidez, hamabost ordezkari baino ez zituen izendatu. Beraz, beste ordezkari bat izendatu behar da, bete dadin apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluan xedatutakoa.

Ondorioz, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 23ko 14/2024 Foru Agindua aldatu behar da, Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide bat gehiago izendatzeko Administrazioaren ordezkari gisa.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 23ko 14/2024 Foru Agindua aldatzea, Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko duen Administrazioaren beste ordezkari bat izendatzeko.

Izendatutako pertsona Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria da.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunari.

Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2406831