1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartua, Saigosko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Saigosko Kontzejuko batzarreko kide guztiek dimisioa emanik eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera. Kudeaketa Batzordea osatuko dute karguan jarraitzen duten kideek, halakorik bada, eta Foru Komunitateko Administrazioak batzarreko kideen legezko kopurua osatzeko izendatzen dituenek; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko ditu. Aukeratutakoek beren artean hautatuko dute batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Saigosko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Ainara Domínguez Esain andrea, Aizea Arraiza Gulina andrea, Luis Mari Barbarin Elcano jauna, Martín Murillo Palacios jauna eta Javier Murillo Elía jauna.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Saigosko Kontzejuari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.
Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2406997