102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartua, Atezko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Ezinezkoa izan denez Atezko Udaleko udalbatza osatzea, ez baitira horretarako aurkeztu urriaren 2ko 758/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako tokiko hauteskunde partzialetan aukeratutako hautagaiak, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izendatzea Kudeaketa Batzordea, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetako 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz. 758/2023 Errege Dekretuaren bidez tokiko hauteskunde partzialetarako deialdia egin zen apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Atezko Udalaren Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Iranzu Azpíroz Erviti andrea, Goiz Argi Santxo Gaskue andrea, Josemari Larrañegi Tirapu jauna, Paula Ibero Baráibar andrea eta Mikel Jokin Martín Garijo jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Atezko Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2406996