1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatu eta beste bi ordezkatzen dituena.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak honako pertsona hau proposatu du Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izenda dezaten:
–Berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteen ordezkari gisa:
- Fernanda León Jiménez andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hautatua.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da".
Nafarroako Gobernuaren 2023ko azaroaren 22ko erabakiaren bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu zuten, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa, bai eta Patricia Reloba Acevedo andrea ere, Nafarroako BRITISH-IIP ikastetxe eta institutuetako guraso elkarteen Federazioaren ordezkari gisa.
Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.
Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatu du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hauek ordezkatzea:
–Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa:
- Sonia García Cifuentes andrea, Esther Monterrubio Ariznabarreta andrearen ordez.
–Ikasleen guraso elkarteen federazioen ordezkari gisa, zehazki, Nafarroako BRITISH-IIP ikastetxe eta institutuetako guraso elkarteen Federazioaren ordezkari gisa:
- Maite Kötter andrea, Patricia Reloba Acevedo andrearen ordez.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Fernanda León Jiménez andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hautatu baitu.
2. Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa, Sonia García Cifuentes andrea izendatzea, Esther Monterrubio Ariznabarreta andrearen ordez, ordeztuaren kargualdia bukatzeko falta den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22ra arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin.
3. Ikasleen guraso elkarteen federazioen ordezkari gisa, zehazki, Nafarroako BRITISH-IIP ikastetxe eta institutuetako guraso elkarteen Federazioaren ordezkari gisa, Maite Kötter andrea izendatzea, Patricia Reloba Acevedo andrearen ordez, ordeztuaren kargualdia bukatzeko falta den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22ra arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2406994