1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartua, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkaria eta kideak izendatzen dituena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 126. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaia bost kidek osatuko dutela, Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artetik aukeraturik, eta haietako bat epaimahaiko burua izanen dela. Epaimahaiko idazkari gisa zuzenbideko lizentziadun titulua duen funtzionario bat arituko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikia, administrazio horrek berak izendatua.
Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko lau kideen karguak hutsik daudenez, honako hauek epaimahaikide izendatzea proposatzen da: Javier Asún Esparza jauna, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoa, eta Joaquín Puig Arrastia jauna, Francisco Javier Equiza Pérez de Larraya jauna eta Julen Aingeru Larraya Arguiñano jauna, nekazaritzako ingeniariak.
Halaber, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkariaren kargua hutsik dagoenez, bidezkoa da hura izendatzea, eta horretarako proposatzen da José Ignacio Zabalza Valencia jauna izendatzea, zuzenbideko lizentziadun titulua duen funtzionarioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari atxikia.
Epaimahaikideen karguak hutsik badaude, kanpoan edo gaixorik badaude edo titularrak edozein bilkuratara joatea eragozten duen beste edozein arrazoi gertatzen bada, epaimahaiko kide guztiak egon daitezen bermatzeko, honako hauek Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko ordezko kide izendatzea proposatzen da: Xabier Ollo Garde jauna, José Ignacio Arana Navarro jauna, Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna, Luis Ángel Gil Arbiol jauna eta Iván Nieto Gorostidi jauna, higiezinen balorazioetan esperientzia duten nekazaritzako ingeniariak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko kide izendatzea Javier Asún Esparza jauna, Joaquín Puig Arrastia jauna, Francisco Javier Equiza Pérez de Larraya jauna eta Julen Aingeru Larraya Arguiñano jauna.
2. Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkari izendatzea José Ignacio Zabalza Valencia jauna.
3. Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko ordezko kide izendatzea Xabier Ollo Garde jauna, José Ignacio Arana Navarro jauna, Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna, Luis Ángel Gil Arbiol jauna eta Iván Nieto Gorostidi jauna.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2406993