102. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartua, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko kideak eta idazkaria kargutik kentzen dituena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 126. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaia bost kidek osatuko dutela, Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artetik aukeraturik, eta haietako bat epaimahaiko burua izanen dela.

2023ko irailaren 29ko idazkien bidez, Ramón Gradé Pérez jaunak eta Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jaunak dimisioa aurkeztu zuten.

Halaber, 2023ko urriaren 1etik 5era bitartean dimisioa aurkeztu zuten, idatziz, epaimahaiko kide Félix Ángel Chueca Guindulain jaunak eta José Fulgencio Larumbe San Martín jaunak, eta ordezko epaimahaikide Mikel Bengoechea Barber jaunak eta Javier Roldán Díaz jaunak.

Geroago, abenduaren 15ean, dimisioa aurkeztu zuen, idatziz, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkari Javier Miqueleiz Garayoa jaunak.

Hori dela eta, haien kargu-uzteak tramitatu behar dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Kargutik kentzea Ramón Gradé Pérez jauna, Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna, Félix Ángel Chueca Guindulain jauna eta José Fulgencio Larumbe San Martín jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko kideak, eta Mikel Bengoechea Barber jauna eta Javier Roldán Díaz jauna, ordezko kideak.

2. Kargutik kentzea Javier Miqueleiz Garayoa jauna, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko idazkaria.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2406992