1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
52/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, zeinaren bidez César Fernández Salinas jauna izendatzen baita Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendari. Zerbitzu hori Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.
Hala xedatzen baitu bere 36.1 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko apirilaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. César Fernández Salinas jauna izendatzea Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendari. Zerbitzu hori Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan. Izendapenak 2024ko maiatzaren 2an izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2406990