1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
51/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, zeinaren bidez Paula Remírez Ruiz andrea izendatzen baita Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Paula Remírez Ruiz andrea izendatzea Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2024ko maiatzaren 2tik aurrera ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2406989